Eskola 2.0

2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrerako ikasgelak digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean.

Helburuak:
• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
• Ikasgeletako metodologia aldaketari  laguntzea
• Eten digitala murriztea
• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin  lankidetzan eta sarean sustatzea
• HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA

 

BIGARREN HEZKUNTZAN PROGRAMAREN HORNIKUNTZA

IKASTETXE PUBLIKOAK

DBH 1. mailan Eskola 2.0 programaren ezarketarako behar den materialaren hornikuntza hauxe da:

- DBH 1. maila ematen den ikastetxean honetan datza:

• WIFIren kontrolatzailea, gela bakoitzean kokatuko den sarbidegune guztiak kudeatzeko.

• Irakaslegoarentzat hainbat eramangarri. Ekipo hauen kantitatea DBH 1.mailan dauden gelen zenbakiarekin lotuta dago.

- DBH 1.mailan dauden gela bakoitzarako:

o Armairu elektrifikatuta eramangarrien bateriak kargatzeko eta ekipoak gordetzeko.

o WIFI ren bitartez sarbide puntu bat.

o Ikasle bakoitzarako minieramangarri bat.

o Arbel digital elkarreragilea, proiektore, bozgailu eta euskarri mugikor batekin.

DBH 2. eta 3. mailetan banatuko den hornikuntza hauxe da:

- Gela bakoitzarako:

o 15 “-etako eramangarri bat.

o Arbel digital elkarreragilea, proiektore, bozgailu eta euskarri mugikor batekin.