Edukira joan
ES EU

Agenda

Azken berriak

LOGO ETA LELO LEHIAKETA

Pasa den astean, Akinoko San Tomas ospatzeko, Kultura Astea ekintzaz beterik egon zen. Aurten Kultura lehiaketan ekintza berri bat izan genuen: Logo eta lelo lehiaketa.

Bergarako ikastetxe guztiek parte hartuko dute lehiaketa horretan: Martxoak 8 denok batera ospatuko dugu, eta, jantziko dugun zapian, logo bat eta lelo bat txertatuko dira. Agian gure ikasleek egindakoren bat…

Parte hartu duzuen guztioi, eskerrik asko. Zorte on!

 

HEMEN DITUZUE LANAK

 

Argazkian daukazue lelo lehiaketaren irabazlea

 

ATE IREKIAK - BILERA INFORMATIBOA

DBHrako  matrikula zabalik dago.

Datorren asteazkenean, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 18:00etan, 2020-2021 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin behar duten ikasle guztien gurasoekin bilera informatiboa izango dugu.

 

Ondoren, gure ikastetxea bisitatzeko aukera egongo da.

Aparkalekua zabalik egongo da.

UKIMENAZ ARTEAZ GOZATZEN

Urtarrilaren 7tik 17ra bitartean Arte Ederren Museoko 7 obra egon dira gure artean programa barruan. Era hoetan, zenbait ikaslek izan dute aukera ez begiz, baizik eta ukimenaz arte-obra hauetaz jabetzeko.

KULTURA ASTEA, URTARRILAK 27tik 31ra

Urtero bezala, urtarrilaren azken astean KULTURA ASTEA ospatzen dugu, eta ezin hobeto amaitzeko ostiralean STO TOMASeko jaialdi handia.

 

Hona hemen aurtengo programa:

EGITARAUA

 

Lotura orokorrak

© IPINTZA BHI
Telefonoa: 943899444 | Fax: 943899445
012981aa@hezkuntza.net