Kalitatea hezkuntzan

Ipintza institutuak Kalitate proiektu globala eratu eta ezartzeko urratsak eman ditu azken urteotan, prozesuak diseinatzetik martxan jartzerainoko bidea, alegia.
Etengabeko hobekuntza helburu, ikastetxearekin lotutako esparru guztietara zabaltzen ari gara proiektua (ikastetxearen egiturak eta  antolakuntza, praktika onak, sareko koordinazioa, barne eta kanpo-auditoriak, ...)

 

IPINTZA institutuak "KALITATEA HEZKUNTZAN" izeneko Kalitatea Kudeatzeko Sistemari dagokion ziurtagiria lortu du.

Zigilu horren bitartez, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak  gure hezkuntza komunitateak etengabeko hobekuntzan egindako bidea saritu nahi du, eskola-kudeaketa eta eskola-antolaketa arloan betetako lana agerian jarriz.


KALITATEA HEZKUNTZAN: diploma banaketa

  • 2013/03/04 |

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Cristina Uriarte Hezkuntzako, Hizkuntza Politikako eta Kulturako sailburuak «Kalitatea Hezkuntzan» ekimenaren aurtengo edizioaren sari banaketan parte hartu dute. Sari horien bidez, ikastetxeek kudeaketa-programen bitartez kalitatea hobetzeko egindako ahaleginak saritzen dira. Sari banaketa Bilboko Euskal Herriko Unibertsitatearen Paraninfoan gaur eta bihar egingo diren izen bereko jardunaldien barnean dago.

Saritutako ikastetxeak
Alkartasuna HLHI (Beasain)
Amoroto HLHI
Elgoibar Arreiturre BHI
Ipintza BHI (Bergara)
Ispaster HLHI
Landaberri BHI (Lasarte)
San Martin Agirre HLHI (Bergara)

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN                                                

                                           DIARIO VASCO