ES | EU
Gobierno Vasco

Agenda

2018/07/20
Al As Az Og Or Lr Ig
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5
2018/07/20 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

Azken berriak

2018-2019 IKASTURTEA

 

EGUTEGIA 2018-2019


AURKEZPENA


EROSI beharreko LIBURUAK (Nahiz eta Kudeaketa Solidarioan parte hartu)

ESKOLA JASANGARRIAREN ZIURTAGIRIA

Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu Egunean hain zuzen ere, berriztu genuen lau urterako eskola jasangarriaren agiria (2018-2021). 

 

Ekitaldia Busturiako Madariaga Dorrean izan zen eta bertara gure ekoordezkariak diren Endika Ibaibarriaga eta Uxue Zubizarreta joan ziren ikasleen izenean.

 

Endika Ibaibarriagak jaso zuen ziurtagirua Iñigo Urkulluren eskutik. Cristina Uriarte eta Iñaki Arriola kontseilarien aurrean.

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN 27. JAIA

   
  Egitaraua

ZAPRAN GAGOZ - BIDEOA

KOLDO ELEIZALDE SARI BANAKETA

Maiatzaren 26an Koldo Eleizalde sari banaketa izan genuen Bergarako Seminarixuan. Bertan gure bost ikasle egon ziren sariren bat edo beste jasotzen.

 

1DBHko Leire Martinek eta Miren Moñuxek bertsotan egindako lanarengatik jaso zuten saria (bertsoak zuzenean abestu zituzten!); 2DBHko June Odriozolak Ipuin idatzien saria jaso zuen “Izar berri bat zeruan” lanarekin; 2.Batxiko Nagore Otaduik eta Paula Palaciosek “Emakumea” Bertso lanaren saria jaso zuten.

 

ZORIONAK guztioi!!


 

BERGARAKO FESTAK 2018

 

MAIATZAK 17 - LGTBIQ FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Aurrerapauso itzela eman bada ere onarpen mailan oraindik asko geratzen da benetako berdintasuna lortzeko. Horregatik da garrantzitsua maiatzaren 17a.

Ipintza Institututik aniztasunarekiko errespetuaren alde egiten dugu; irain, diskriminazio eta edozelako indarkeriari zero tolerantzia aldarrikatuz.

   

BATXILERGOKO AURREMATRIKULA

Batxilergorako aurrematrikula epea zabalik dago Ipintza Institutuan maiatzaren 2tik 14ra.

Batxilergoko ikasle berrien gurasoei zuzendutako informazio bilera maiatzaren 2an, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan  izango da.

Leihatilako ordutegia: 9:00 - 14:30

Informazio gehiagorako jo HEZKUNTZA SAILERA

BERGARAKO IKASLEEN ARTEKO FOROA. Apirilak 18

Bergarako eskola guztiek EA21eko foroan parte hartu zuten. 

Beraien artean Ipintzako ikasleak ere egon dira.

Bertan udaletxeari aurkezteko proposamenak adostu zituzten.


1. DBHkoak Mekolaldeko ARAZTEGIRA

1DBHko ikasleek Mekolaldeko araztegira egin dute txangoa eta bertan Bergarako ur zikinak ibaira isuri aurretik nola tratatzen diren ikusi/ikasi dute.

 

IPINTZA GALDEGAZTEn

Otsailaren 28an, Goienako "Galdegazte" saioan, 4DBHko ikasleek, Josune Arakistaini, Huntzako abeslariari egindako elkarrizketa ikusteko aukera izan genuen.

Amaieran, gainera, ikasleek Arakistainekin batera Huntzaren abesti bat jo zuten platoan bertan.


 https://goiena.eus/debagoiena/1519893064478-galdegazte-josune-arakistaini-elkarrizketa

TAVEX-ERA BISITA

3.DBHko ikasleek TAVEX taldearen egoitza sozialera bisita egin dute.

 

Bertan, Bergarako historian garrantzi handia izan duen ehungintza enpresa honen ibilbidea ezagutu dute.

IPINTZAKO IKASLEAK MYL ENPRESARA BISITAN

Start Innova proiektua dela eta, Ipintzako ikasleek Mendaroko MYL enpresa bisitatu dute bertako zuzendaria den Iñigo Mendozaren eskutik.

Start Innova proiektuaren barnean, ikasleengan ekintzailetasuna sustatzeko enpresetara bisitak antolatu dira. Ipintzako ikasleek enpresa txiki honekin ikusi dute enpresak pertsonari eta pertsonaren abileziei ematen dien garrantzia eta enpresetan aurkitzen den balio garrantzitsuena pertsonak direla.


ATE IREKIAK - BILERA INFORMATIBOA

DBHrako  matrikula zabalik egongo denez, datorren asteartean, urtarrilaren 30ean, arratsaldeko 18:00etan, 2018-2019 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin behar duten ikasle guztien gurasoekin bilera informatiboa izango dugu.

EUSKARAZ: Institutuko areto nagusian.

GAZTELANIAZ: Institutuko liburutegian.

Ondoren, gure ikastetxea bisitatzeko aukera egongo da.

URTE BERRI ON

Lotura orokorrak

Inika

Hezkidetza

Baratza

Moodle

E-maila

EA 21

Euskaraz bizi

Home

© IPINTZA BHI
Telefonoa: 943763142 | Fax: 943760680 | 012981aa@hezkuntza.net