ES | EU
Gobierno Vasco

GELA EGONKORRA

1.- SARRERA

Eragozpen handiak dituzten ikasleak eskolatzeko proposatzen da gela egonkorra. Bertan, ikasle bakoitzak laguntza bere premien arabera jasotzen  du; betiere, irizpidea garapena bultzatzea izanik.

Bergarako Ipintza Institutuko Gela Egonkorra 2013-2014  ikasturtean sortu zen. Aipatzekoa da Gipuzkoan DBHn lehen Gela Egonkor publikoa dela. Hori dela eta, Bergarako eta inguruko ikasleak hartzen ditu ( Arrasate, Oñati …)

2.- ZER DA GELA EGONKORRA?

Autismoa eta garapenaren asaldura orokorrak jasaten dituzten ikasleek  erabiltzeko gela da.

Gela honetan aritzen diren espezialisten perfila honakoa da:

-          Pedagogia terapeutikoko bi irakasle.

-         Hezkuntza Laguntzarako Espezialista bat, gutxienez.

Ikasleak  12 urtetik  16 urte bitartera  egon daitezke Gela Egonkorrean.

Gela Egonkorreko ratioa 5 ikaslekoa bada ere, salbuespen moduan 6 izatera irits  daiteke.

Gela honek material eta ekipamendu berezia behar du.

Gela Egonkorraren helburua da ikasleei ikaskuntza funtzionalak  eskaintzea; etorkizunean ahalik eta autonomoen izan daitezen.

© IPINTZA BHI
Telefonoa: 943899444 | Fax: 943899445 | 012981aa@hezkuntza.net