ES | EU
Gobierno Vasco

ZIG (Zeregin Ikaskuntzako Gela)

ZER DA?

Behar bereziak dituzten ikasleendako zuzendatutako gela da. DBH etapa berak ikasle hauei erantzun egokirik ezin dienez eman, gela honek ikasleen garapen pertsonala eta lan mundurako prestakuntzarako laguntzen die. Honetaz gain ikasle hauek beraien erreferentziko gelako hainbat arloetan eta ekintzetan ere parte hartzen dute, komunitate eskolarraren agente aktiboak izaten.


ANTOLAKETA

16-20 urte bitarteko etapa da. Bi zikloetan banatuta:

  • 1go zikloa:16-18 urte arte
  • 2. zikloa: 18-20 urte arte

 

2. zikloan nahi izanez gero, GUREAK-en praktikak egiten dituzte eta horren bidez lan mundura sartzeko aukera ere lortzen dute. Beste batzuk aldiz, lanbide heziketara bideratzen ditugu eta lanbide baterako prestakuntza lortzen dute ere.


HELBURUAK
  • Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak garatzea.
  • Bizitzarako beharrezkoak diren trebetasun sozialak garatzea.
  • Lan mundurako prestakuntza izatea.
  • Autonomia pertsonala garatzea

NORENTZAT ZUZENDUA

DBHko gaitasunak lortzeko zailtasunak(bai intelektualki baita sozialki ere) dituzten ikasleendako zuzenduta.

© IPINTZA BHI
Telefonoa: 943763142 | Fax: 943760680 | 012981aa@hezkuntza.net