ES | EU
Gobierno Vasco

ESKOLA JASANGARRIA

 

 

 

 

 

EA21eko BERRIAK

EA21 2012-2013

 

Aurten Eskola Agenda 21 proiektuan landuko dugun gaia HONDAKINEN KUDEAKETA da.

Dagoeneko badakigu hondakinen pilaketa eta kudeaketa arazo handia dela, eta honen konponbidea ez da batere erraza.

Gure hurbileko eremutan -ikastetxe, Udal eta etxean-  hondakinen berrerabiltze eta biriziklapena aztertu eta  hobetzea da aurtengo asmoa.

 

 

HELBURUAK

  • Sortzen diren hondakinen kopurua murriztea.
  • Hondakinak berrerabiltzea
  • Birziklatzea
  • Beharrik gabe hondakinak sortzen dituzten ontzietan sartutako produkturik ez erostea.
  • Hondakinen sorreran bertan gutxitzea, hala bolumenaren aldetik, nola pisuaren, aniztasunaren eta arrisku mailaren aldetik.
  • Hondakinak jatorrian eta gaika bil daitezen sustatzea. Kalitatezko bilketa izango da, eta ahalik eta gai gehien bilduko dituena.
  • Jatorrian egindako gaikako bilketatik datorren materia organiko biodegradagarriarekin konposta egitea.
  • Herritarrak hondakinak kudeatzeko jardueretan sartzea.

INGURUMEN BATZORDEA

INFORMAZIO GEHIAGO:

- EKOBLOG

- EA21 MOODLE

 

EA21 2011-2012

Aurten Eskola Agenda 21 proiektuan landuko dugun gaia MUGIKORTASUNA da.

Bergarako garraiobideak eta beraien eraginak (poluzioa, zarata...) aztertuko dira ekintza eta unitate didaktiko ezberdinen bitartez.

Aurreko urteetan egindako lanaren laburpena hemen:   EA21 2005-2011

2011-2012 ikasturteko EKO-ORDEZKARIAK


INFORMAZIO GEHIAGO MOODLEen   eta     EKOBLOGean              

ESKOLA JASANGARRIAREN ZIURTAGIRIA

Zorionak denoi!

Gure institutuak Eskola Jasangarriaren agiria lortu du. EA21 hasi genuenetik bost urte pasatu direnean gure ingurunearekiko ahaleginak errekonozimendua izan du.

Hainbat urteetako lanak bere fruitua eman du. Zorionak proiektu honetan ( Eskola Agenda 21) parte hartu duzuen ikasle, irakasle eta gurasoei. Mila esker denei, guraso, ikasle eta irakasle guztiei egindako lanagatik, eta espero dugu zuen lankidetzarekin jarraitzea.

"ESKOLA JASANGARRIA" ospatzeko ekitaldiaren argazkiak 

 

© IPINTZA BHI
Telefonoa: 943899444 | Fax: 943899445 | 012981aa@hezkuntza.net