ES | EU
Gobierno Vasco

Normalkuntza

 

Proiektua ikastetxeko eragile guztien artean adostutakoa izanik, gogoan izan behar dugu euskeraz bizi ahal izateko egoera eta baliabideak bideratzea.


Horretarako ezinbestekoa da lehen hitza euskaraz egitea.


GEHIXAGO ETA HOBETO Ikastaroa                 BERGARAKO EUSKERA






KOLDO ELEIZALDE SARIAK 2013

  • 2013/05/25 |

Aurreko larunbatean, maiatzaren 25ean, Koldo Eleizalde literatura-sarien banaketa izan zen. Bertan gure ikastetxeko ordezkari ugari bildu zen saridunen artean. Modalitate eta adinen araberako sailkapena honako hau da:

Antzerki atalean, Bigarren saria, Errespeta nazazue lana. Egileak Maddi Arcelus, Amaia Ruiz, Miren Gutierrez, Izar Odriozola, Garazi Marzo, Elene Esnaola, Olatz Barragan, Izaro Garmendia, Malen Sampietro, Irene Jauregi, Olatz Azkarate, Ruth Manco, Maider Ramudo, Susana Moral, eta Jone Igartua izan ziren.

Bertsoen atalean, lehenengo saria Jon Matarentzat izan zen, Gazteria lanarekin, eta bigarren saria Maider Jauregi eta Marina Juaristik eskuratu zuten  Oporretako egun bat  lanarekin.

Komikia sailean, lehenengo postuan Joseba Carnicero geratu zen Postre ederra lanarekin. Bigarren postuan, berriz, Miren Carnicero Ilunpean eta Gorka Martin Gomuta politak obrekin.

Azkenik, ipuin idatzia generoan Miren Txurrukak lortu zuen lehenengo postua Akabo hiru lagunen arteko adiskidetasuna ipuinarekin, eta Miren Carnicerok hirugarren postua eskuratu zuen Nire eguneroko maitea lanarekin.

ARGAZKIAK


 

© IPINTZA BHI
Telefonoa: 943899444 | Fax: 943899445 | 012981aa@hezkuntza.net