ES | EU
Gobierno Vasco

START INNOVA: Bergarako Ipintza institutuko ikasleak lehenak

  • 2015/02/04 |

Taldeko partaideak: Miren Ignacio, Ione Olabarria, Ane Mugika , Eneritz Arizmendiarrieta eta Lorena Elexpuru

Start Innova izeneko proiektua 2014-2015 ikasturtean Bergarako Ipintza B.I ikastetxean aurreneko aldiz garatu da. 2. Batxilergoan Enpresa Ekonomia hautatu duten ikasleek eginiko lana izan da. Institutuko proiektuaren arduraduna Igone Etxeberria, Ekonomiako irakaslea, izan da.

Proiektu hau El Diario Vasco egunkariak bultzatutako programa da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Adegi eta Iberdrolaren babesa du eta Gipuzkoak mailako hainbat enpresen aholkularitza babesa izan du.

Programa hau 16-17 urte bitarteko ikasleei dago zuzenduta eta gazteen artean jokabide ekintzaileak sustatzea du helburu. Horretarako plataforma digital batean zintzilikatutako edukiak (ikus entzumenezkoak eta e-learning dinamikak)  erabiltzen dira. Edukiak lau multzotan banatzen dira:

-          Aurreneko multzoan pertsona ekintzailearen abileziak eta gaitasunak zeintzuk diren ikasten da.

-          Bigarrenean ideia bat proiektu erreal bilaka dadin eman beharreko pausoak azaltzen dira

-          Hirugarrenean, bigarren multzoko pausoak jarraituz ikaslea taldeak asmaturiko produktuaren garapena egiten da.

-      Laugarren multzoan: hirugarren multzoan egin diren produktuen txostenen artean lehiaketa antolatzen da. Lehiaketa honetan enpresa ikasketin lotutako Unibertsitateko irakasleekin osatutako epai mahai batek aurkeztutako proiektuen artean bost onenak aukeratzen ditu. Aukeratutako bost hauek beraien lanen aurkezpena eta defentsa egin beharko du epai mahi horren aurrean irabazlea zein izan den erabakitzeko.

Ikasturte honetan eta programa honetan Gipuzkoa mailan 17 ikastetxek parte hartu dute, ikastetxe hauetako ikasleak 4 edo bost laguneko taldeetan banatu dira 57 talde osatu arte.

Ipintza institutoan 28 ikaslek 6 taldetan banatuta lan egin dute.  Gure ikasleen lana Urrian hasi zen eta programak eskatutako urratsak emanez Abenduaren 19 aurkeztu zituzten beraien produktuen txostenak. Orain urte honen hasieran jakin dugu gure taldeetatik bat finalera iritsi dela, aukeratutako bost horien artean puntuazio altuena lortu duena izan da.

Aipatutako final hau Otsailaren amaieran ospatuko da eta ikusiko dugu zer gertatzen den.

Partaideen iritzia:

Start Innova ekintzailetasuna bultzatzeko proiektu bat da, non parte hartzaileen helburua produktu edo zerbitzu berritzaile bat sortzea den. Gure kasuan, ekonomiako irakasleak parte hartzea proposatu zigun, baina ez genuen inolaz ere espero finalera iristea.

Hasiera batean, sortuko genuen produktua aukeratzeko zailtasunak izan genituen, baina behin ideia lortuta nahiko erraza egin zaigu proiektua aurrera eramatea. Alzheimerraren inguruan zerbait garatuko genuela erabaki eta ALZHEISER sortu genuen.

Proiektua gaixotasun hau edo antzekoak dituzten pertsonentzat eta haien ingurukoentzat diseinatuta dago. Alzheiserrek, pertsona hauentzat erloju berezi bat eskaintzen du, GPS lokalizatzaile batekin, galduz gero erraz aurkitu ahal izateko , kamera eta 24 orduko asistentziarekin. Erlojuak honetaz gain, gaixoen eguneroko bizitzako zenbait une gogorarazten dizkie, esaterako medikamentuak hartzeko ordua. Proiektuak erlojua soilik ez, laguntza psikologikoa ere ematen die familiako eta inguruko pertsonei, diru laguntzen kudeaketan aholkatzen die eta terapia berritzaileak eskaintzen ditu, ikus entzunezko materialez baliatuta.

Alzheiser ahalik eta gehien zabal dadin, web orrialde bat martxan jarri dugu, edozein zalantza edo galdera izanez gero bertan gurekin kontaktuan jartzeko.

© IPINTZA BHI
Telefonoa: 943899444 | Fax: 943899445 | 012981aa@hezkuntza.net